Plater osagarri

Solomo saiheskia, bi osagarriekin: patata frijituekin eta piper berdeekin.

Plater osagarria edo, soilik, osagarria[1][2] jaki edo plater nagusiaren lagungarri moduan erabiltzen den prestaketa da. Prestaketa hau plater nagusiaren osagarriak izan behar du zapore, nutrizio eta estetika aldetik. Gehienetan barazkiak (gordinak edo egosiak) edo karbohidratoak (patatak, ogia, arroza eta abar) izaten dira. Osagarri batzuk osagai nagusiarekin batera prestatzen dira; baina kasu gehienetan aparte kozinatu eta platera muntatzeko garaian gehitzen dira.

  1. Zehazki hiztegia (noiz kontsultatua: 2024-04-23)
  2. «Osagarri». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-04-23.)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne